Oskorri
 
G.Aresti MAZDATE Berrikos Basserts jaio hintzen lurraren erdira, 
  pobrnem esperantzak benetan ser dira? Ama urrikariak hala zinen erran, esperantza 
  guztiak hil sirele gerran.
  Baina inoren zorrik es dun ordainduko, heure etorkizunak ditun apainduko.
  Sufrituta glauden hansika gosete, ez geninan sabela alimentuz bete; beti gau 
  eta egun gogorrik lanean, jornal benetan pobre haten afanean.
  Ezkondu hintzenean bost gons hituen, bi bahituran jarri bi saldu hituen, soinean 
  dunan hori diagon saharra, berriak erosteko esperantza txarra.
  Haurtxo bat sabelean beste bat besoan, senarra herbestean, artoa hauzoan, hiru 
  ilendi ketsu auaren ondoan, beste argirik ez dun hiretzat munduan.
  Hi haiz Euskal Herria herri nekatus. Inork ezagutzen du
  hire bekatua? Baina inoren zorrik ez dun urdainduko, beure etorkizunak ditun 
  apainduko.
GURETZAT G.Aresti Herrikoa
  
  Guretzat berdin diraR astea eta jaia, lana bihurtzen dugu kantatzeko gaia. Har 
  ditzagun eskuan giltza eta laia, gariz eta burdinaz lantzeko Bizkaia.
  
  Gitarrarekin aire berri bat daramagu kantuz egun, abesti libre eta leiala, prestu 
  eta noblezadun; haren medioz zer garen, ongi izan gaitezen ezagun, herri langile 
  nekazaria hala defendi dezagun. Gure gogoa ez bedi arren kantu honekin akaba, 
  gure ekintza izan dadila gure hitzaren alaba. Egun batetan esan dezagun ez "hala 
  biz" bai "hala da", nekea eta lana dirade zorionaren aldaba.
  
  Bide baldin bagoaz, jakin dezagun zergatik, zin egin behar dugu zintzoki, bakoitzak 
  duenagatik; sinestedunek dudarik gabe bere Jangoikoagatik eta sineste gabeek 
  berriz bere ohoreagatik.
  
  Barrik
  
  Bost-ehun urtean egon gara justizi-eske baina sua eta ura ezin nahas ditezke, 
  irakin edo amata ez dago ezer beste, inork ez dezala esant "adiskide zaitezte".
  
  Su gabe dago zuzia, su gabe ilendia. Seinale gertuagorik esazue non dia? Mondragoe 
  hartu dute oinaatarrek traizioz, gero salduko Bizkaia urrearen prezioa ezagutuko 
  baitira Judasen ofizioa. Euskalerria beteko tatxaz eta bizios. Oraindik hementxe 
  gaude Oinaz eta Ganboa, Oinaz zaldunaren pean Ganboa naia mandoa. Gure gorroto 
  bizia ez baita aurtengoa gure arrazoi guztia hasarrez hemen doa.
  
  G.Areati OINAZ ETA GANBOA Herrikoa
  
  Oinaz eta Ganboaren
  
  errierta handia,
  
  ikusirik lur sellaia
  
  jota dago mendia.
  
  G.Aresti GORA TA GORA BETI Herrikoa
  
  Gora ta gora beti, haik gora Lapurdil 3-8
  
  Euskerak bizi gaitu eta bizi bedi.
  
  Gorantza doa agudo kapitala eta Lapurdi beti dago apala, aldrebesturik dago 
  mundu zitala. Konformatzen ez bagara ze pekatu mortala!
  
  Gurea ez da bizi-modu normala, lurra lantzeko haitzurra eta pala, lanaren truke 
  kobratzen erreala, Renetan da miserable euskaldunon jornala.
  
  Munduan ezin bizi diteke hala, merkatuetan dena gora doala, etxera eta zopa 
  guztia argala, kriseiluen olioa ez da postre formala.
  
  Obrero eta nekazari leiala,
  
  zuena ez da errenta liberala. Diru zikinak putre motzak bezala botatzen dizu 
  gainera
  
  hortxe bere itzala.
  
  Jabeek dute kontzientzi zabala, kakastu dute gure lurren azala, baina Lapurdi 
  ez da hain zerbitzala; burruka garbian dago. Hori da printzipala.
  
  LAUGARRENEZ NEREA G.Aresti ETORKIZUNAREN AURREAN N.de Felipe
  
  Heure ahizpei esaien,hik, xikia,
  
  zergatik etxean ez dagoen ogirik,esaien ogia erosten dela, baina ez apirilik, 
  edo hire aitaren honra, Zetazko boza,
  
  erretenaren ondoko murmurio kantariak,
  
  azal zaien nola bizi diren, esistitzen duten,
  
  milaka esperantzarik gabeko gizon doilor, diruak hamiltzen narauenak.
  
  Baina egunak etorri behar din,agian bihar, eta orduan libertateak, neska panposa, 
  zoparekin kantatuko dizue euskaraz,
  
  eta Gernikako arbola,oilaritenturik, gaur inork ezagutzen ez duen hilotz hori, 
  gaineko adarreragino beteko dun frutuz.
  
  MALDIZIO BE?????? G.Aresti N.de Felipe
  
  Zuei, Bartzelonako euskaldun unibertsidade-mutilok, egian diotsuet, zuen artetik 
  batek
  
  baldin eta esplotatzen badu, hemendik hamar edo hiru urtera,
  
  beraren anaia
  
  obrero edo kontadorea,
  
  hori, zuen arteko hori,
  
  neure maldiziorik borobilenarekin hornituko dudala,
  
  sipula-sipulorum, mundu honetako
  
  puta semeena
  
  Bemerik
  
  bezala.